Argentina eta Euskal Herriaren artean erdibituta du bihotza Julia Gyslind-ek. Abizena arrotza du eta beraz izenean gorde du Euskal izaera: Julitxu esatea nahi du.
Argentinan jaio zen, baina aitona Errenteriakoa izaki, "Madalenak" ospatzen zituzten beti. Orain Euskal herrian, "txertodromoan" ari da lanean eta tarte bat hartu du Sabel Travelera etortzeko. Nola ez, matea ekarri digu eta berau gozatzeko Pepa-k egiten ari da Gorka Otaegirekin batera.
Julitxurekin bezala, atzerrian jaio eta euskal herrian bizi diren pertsona zenbaitekin ariko gara ondorengo ataletan Sabel Travel podcastean, beste kulturak ezagutzeko helburuz. Entzun podcasta!
Osagaiak:
-150gr. gurin biguina, pomada erara
-100 gr. glass azukre
-1 arraultza
-1 laranja
-250gr. irin
-1 goiladakada legamia hauts
-Gatz pittina
-Etxean egindako menbrillo edo irasagarra