Gorla-ko igoera ez da edozein lasterketa, iaz ezerezean geratu behar izan zuen halabeharrez, baina 2021ean burutu ahal izan da segurtasun neurri guztiak betez. Eta aurtengo edizioa aztertu dugu bi txirrindulari afizionaturekin. Asier Etxeberria da bata (Laboral Kutxa); 2019an bigarren egin zuen eta aurten faborito da. 2019an junior mailan Gorlan nagusitu zen Igor Arrieta Lizarte eta txirrindularia faboritoen artean lehiatu da aurten baina afizionatuen artean dagoeneko.