Goizeko Izarretan

GUKA , Euskaltzaleen plaza librea, bagilean sortu zan Bilbon


Listen Later

GUKA-k, Euskaltzaleen plaza libreak, Bilboko  euskaltzaleen plaza librea ekimena antolatu dau gaur arratsalderako. Plaza Barrian egingo dabe, 18.00etan. Orain dala hile batzuk aurkeztu eben Erdalduntze makinea, Bilbon euskeraz bizi izateko dagozan eragozpenak ikusarazteko. Eguneroko bizimoduan, arlo ugaritan, ezinezkoa ei da uriburuan euskeraz egitea. GUKAren eritxian, erdalduntzea eragiten dabe gaur egungo politika askok, eta hori bistaratu gura dabe.
Apirilean badabe beste ekimen bat be, Hezitzaile Euskaltzaleen Topagunea. Gaztetxoekin astialdian dabilzan hezitzaileen lana garrantzitsua dala nabarmentzen dabe, eta erreferente euskaldunak behar dituela. Horregaitik egingo dabe Deustun Hezitzaile Euskaltzaleen Topagunea.
 
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Goizeko IzarretanBy Javi Onaindia eta Gontzal Galán