Azken lau urteotan, 20.000 pertsona inguruk, gehienak Afrikatik etorritakoek, Frantziarako bidean Irundik zeharkatzea lortu dute, eta horietako zazpi, gutxienez, hil dira Bidasoa gurutzatu nahian. Cristina Tapia Huici kazetariak zuzendutako sei ataleko sail dokumentala da Harresi ikusezina eta, besteak beste, migranteei, adituei eta boluntarioei ahotsa ematen die. Podcastak mugaren gorabeherak errepasatu eta hainbat gai jorratzen ditu: Europak eskaintzen dituen eskubideak, kutsu arrazista duten polizia-kontrolak, Iparraldean eta Hegoaldean sortutako harrerako herri-mugimenduak eta istorio pertsonalak.
Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici
Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici
Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Itzulpenak: Silvia Tapia Huici
Bikoizketa: Bieuse
Artea: Eider Eibar
Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa)
ULU Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.