durée : 00:21:53 - 2017ko Xiberoko maskaradak, Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteek emanen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamabost bat agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 22an iraganen da Ezpeizen eta azkena apirilaren 30ean Ürrüstoi\-en. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.
Xiberoko Jauna elkarteko kideek dute aurtengo maskarada aurkeztuko, hots Ezpeize\-Ündüreine, Ürrüstoi\-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikileko gazteek.
Egitaraua
Urtarrilaren 22a, igandea: Ezpeize
Urtarrilaren 29a, igandea: Gotaine
Otsailaren 5a, igandea: Altzai\-Lakarri
Otsailaren 12a, igandea: Altzürükü
Otsailaren 19a, igandea: Müskildi
Otsailaren 26a, igandea: Pagola
Martxoaren 4a, larunbata: Maule
Martxoaren 11a, larunbata: Idauze
Martxoaren 18a, larunbata: Iruri\-Zalgize
Martxoaren 26a, igandea: Urdiñarbe
Apirilaren 2a, igandea: Larraine
Apirilaren 9a, igandea: Hoki
Apirilaren 16a, igandea: Barkoxe
Apirilaren 23a, igandea: Gamere
Apirilaren 30a, igandea: Ürrüstoi
Errejenta : Allande Davant
Dantza irakaslea : Margot Fauri