Bizi dugun garai honek argi utzi du inoiz baino garrantzitsuagoa dela gure arteko laguntasuna. Konpainia idarra ematen dio bakarrik dagoenari eta hori oso argi dute Gipuzkoako SOS Arrazakerian. Horrexegatik sortu zuten duela zazpi urte Bizilagunak programa eta, urtez urte, familia migratzaileak eta autoktonoak batu ditu familia bakar bat sortuz.
Aurten, egoerak ez ditu gauzak erraztu eta edizioa modu ezberdin batean planteatu dute elkartean, urruneko gertutasun bat bultzatuz.
Honi buruz hitz egiteko, Gipuzkoako kale Nagusian Silvana Luciani izan dugu, Bizilagunak ekimeneko koordinatzailea.