Lau Haizetara

Heriotzearen inguruko hitzaldi-alkarrizketak dira


Listen Later

 
Hil Arte Bizi tailerrak egin izan dabez azken ikasturteetan Lekeition. Baina kasu honetan, beste pauso bat emon gura izan dabe. Nere Erkiagaren ekimenez eta Lekeitioko Udalaren antolaketeagaz, Hil Arte Bizi topaketak antolatu dabez lehenengoz. Nere Erkiaga topaketen bultzatzaileak azaldu dauanez, herri mailan heriotzearen inguruan naturaltasunez berba egin eta alkarregaz ikasteko proposamena da honakoa. Topaketei abenduaren 3an emon eutsen hasierea, eta martiaren 11ra luzatuko dira. Sei saio, danetara. Gaur hirugarren saioa egingo dabe Kultur Etxeko Azkue aretoan (18:00etan). 'Hil diranen ondoan, esperientzia onak' izenburupean, Nere Erkiagak eta Oihana Garateak hartuko dabe parte. Sarrerea librea da, eta ez da aurretik izenik emon behar.
Topaketen helburua "herri-mailan heriotzeari buruzko kultura sortzea" dala azpimarratu dau Erkiagak. Edozein gairi buruz ikasteko, gai horren inguruan berba egin behar da, eta esperientziak partekatu. Baina heriotzearen inguruan tabua dago, eta ez danez naturaltasunez hitz egiten, ezagutzak eta esperientziak ez dira partekatzen. Helburua, "tabu hori apurtu eta ikasketak prozesuak sartzea, alkarregaz ikastea da", azpimarratu dau Hil Arte Bizi ekimenaren bultzatzaileak Lau Haizetara irratsaioan.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Lau HaizetaraBy Ainhoa Llona