https://labur.eus/atzeraelikadura
Atzeraelikadura digitala komunikazioa da. Komunikazio aberastua, mutimedia, transmedia. Hitzezkoa, ez hitzezkoa, idatzizkoa, ahozkoa eta irudi bidezkoa, ikonografikoa, gif, meme eta story bidezkoa. Atzeraelikatzeak zein aurreraelikatzeak eragina du i[ra]kaskuntzan, bai onerako, bai txarrerako.
Digitalean atzeraelikatzea zein aurreraelikatzea ematean zainduz gero hizkuntza positiboaren erabilera, asertibitatea, errefortzu positiboa, hurbiltasuna eta abar, ikasleek mezua hartzeko eta erabiltzeko aukera gehiago, baita beraien inplikazioa eguneroko lanean sendotzekoa ere, bidean auurez aurre zein lineakoan i[ra]kaskuntza giroa hobetuko delarik.
Hezitzaileok atzeraelikadura modu kontzientean egin ezean, curriculum ezkutuaren bitartez, ikasleei iritsiko zaie inkontzienteki barneratuak ditugun estereotipoen araberako atzeraelikadura, horrela, diskriminazioak eta bazterkeriak erreproduzitzen laguntzen arituko garelarik.
Atzeraelikadura baztertzailea agertzen denean, -sexista, arrazista, klasista, kapazitista, homolesbotransfoboa, paternalista, adinkeriazkoa, lodifobikoa eta abar-, orduantxe altzeraelikadura ez inklusiboa dugu presente eta horrek ondorioak ditu hartzen duten ikasleengan.
Arlo digitalean deus ere ez da neutroa, eta esparru lagunkoiak eta seguruak sustatu ditzakegu, indarkeria matxistarik eta era guztietako indarkeriarik gabeko esparruak, hain zuzen ere. Bereziki, eredu izan gaitezke begirunezko jarrera, erabilera eta hizkera digitalak agertzen, horiek baitira aniztasunaren, zaintzaren, autonomiaren, ahalduntzearen eta irisgarritasunaren adierazpide pertsona ororentzat.
Eta, erne! Ikasleek egindako lanei atzeraelikatzerik zein aurreraelikatzerik ez emateak ere eragina du. Ez egitea, egitea baita!