Elgoibarko Makina Erreminta Institutuko Pedro Arreitunandia ere hurbildu zen EAEko legebiltzarrera, Bartzelonako DD (Digital Democratic) plataformari buruzko iritzia ematera. Bikain azaltzen du beraien lanbide heziketa ikastetxean software librearekin zenbat gauza egin daitezkeen, baita mahaigainean Windows izanda ere. Ondoren, datuen jabetza galtzeak duen garrantzia ere azpimarratzen du, industria eta hezkuntza konparatuz.