Heriotzari bizkar emanda bizi gara, ez ikusiarena egiten diogu bere iritsiera saihestuko bagenu bezala. Baina iritsi, iritsiko da eta herio iristen denerako prestatuta egotea bezalakorik ez da.Bizitzako beste esparruetan bezala, heriotzaren aurrean ere ahalduntzea egoera gertatzen denerako gu eta gure ingurukoak prest egotean datza. Iñigo Suberbiola, zainketa aringarrien arloko medikuak, "normaltasunaren" garrantzia azpimarratu digu, Gaiaz hitz egitea eta behar besteko informazioa eskatzeak, pertsona lasaitu eta datorrenaren aurrean ahalduntzeko. Lehen arretako medikuak asko lagundu dezake.