Historia eta istorioak

Historia eta istorioak

By EITB Radio Televisión Pública VascaSociety & Culture
Download on the App Store

Historia eta istorioak episodes

  • Joseba Rekalde: HIES-aren historia Munduan zehar lehen pertsonan bizi izan duen protagonistarekin
    HIES-aren historia, hasierako urteetatik bere buruan bizi eta haren jarraipena egin duen pertsonarekin mintzatu gara Historia eta istorioak podcastaren zazpigarren atalean.  Joseba Rekaldek GIB birusaz kutsatu ondoren gaitzari aurre egin behar izan zion. Gaixotasuna pairatu dutenei eta haien familiei laguntza eman izan die 1994az geroztik Harri Beltza erakundearen bitartez.
    Dagoeneko lau hamarkada osatu ditu HIES-ak eta oraindik ere pertsona asko kutsatzen dira, ezagutu genuen lehen pandemiaren birusaren arriskuak aintzat hartu ez dituztelako. Botika anti-retrobiralak mugarria izan dira HIES-a gaitz kroniko bilakatu eta birusari aurre egin ahal izateko.
    35 min
  • Gurutze Ezkurdia: Eskola alfabetatze unibertsala da
    Hezkuntza, haurren heziketa ezinbesteko tresna da gizarteek euren ezaugarriei eta kulturari eutsi ahal izateko. Hezkuntzaren historia da  podcastaren aztergaia.  Hezkuntzak  pertsonen bilakaeran eta Euskal Herriko gizartean izan duen garapena.  Gurutze Ezkurdia pedagogian doktorea da eta EHUko historia irakaslea. Hezkuntzaren sorreratik abiatuta, Euskal Herrian azken hamarkadetan zehar gertatutakoa aztertu dugu  Historia eta istorioak podcastean.
    31 min
  • Unai Belaustegi: Espainiako II. Errepublika eta pentsaera berriak
    Españako bigarren Errepublika XX. mendeko garai interesgarriena izan zen, baita nahasiena eta aldakorrena ere. Iraun zuen bost urtetan zehar, gero diktadurak desegin zuen aldaketaren oinarriak jarri zituzten. Emandako aurrera pauso haietan finkatu ziren demokraziaren aldarrikapenak.
    Unai Belaustegi, Historia Garaikidean doktorea da  eta errepublika garaiko historian aditua. Podcastean zehar berak gidatuko gaitu urte hauetako gertakizunetan barrena.
    34 min
  • Mertxe Urteaga: ''Cesarrek Galia bereganatu aurretik erromatarrak hemen ziren''
    Ikerketek erakutsi dute, Euskaldunen eta Erromatarren arteko harremana uste izan duguna baina estuagoa izan zela eta pentsatzen genuena baian lehenago hasi zela.  Bidez ez ezik, itsasoz ere harreman komertzialak zituen gure lurraldeak Erromatarrekin; itsas portuen inguruko nazioarteko kongresu bat egin berria da eta tesio hori baieztatzen duten zantzuak ugari dira. Mertxe Urteaga (Lazkao 1960) historiagilea eta arkeologoa da, Irungo Oiasso museoko zuzendaria izan luzaro eta aditua da Erromatarren garaiko ikerketan. Orain bi mila urterako harreman sendoa zegoen Erromatar eta bertako herritarren artean. Arrasto arkeologikoek erakutsi dute, itsas ertzean eta mendialdean egin zituztela ustiapenak.  Historia eta istorioak podkastean xehetasunak.
    24 min
  • Joseba Zulaika: Terrorismoaren kontrako borroka, gerrarako beste modu bat
    Dorre Bikien aurkako atentatuek aro berri baten mugarri izan ziren. Eraso haiek ekarri zuten  XXI. mendearen  benetako hasiera. Estatu Batuen politika egiteko modua zeharo aldatu zuten, terrorismoaren kontra jotzeko plangintza eraberritu. Irailaren 11-tik aurrera, Washington-eko  erabaki zuen, terrorismoa izendatu zuenaren kontra jotzeko  dena zela zilegi. Gerra modu berri honi  buruz hitz egin dugu Joseba Zulaika antropologoa eta dron bidezko borroka honetan aditu denarekin. Zulaika, erretiroa hartuta dago, baina hogeita hamar urtez izan da Reno-n Center for Basque Studies-eko arduraduna.
    30 min
  • Mikel Plazaola: Sigmund Freud eta Psikoanalisiaren historiaz
    Sigmund Freud, psikologiaren historiako pertsonaiarik ezagunena dela esan genezake.  Inor gutxik ez du ezagutzen Freuden izena bederen eta  XIX. mendean berak asmatutako psikoanalisia Mendebaldeko kulturan txertatutako ekarpena dela ukaezina da. Mikel Plazaola psikoanalista, EHUko irakaslea izan da da luzaro eta bere iritzirako "Freuden ikuspegia gutxi aldatu da psikoanalisiaren historian". Auto ezagutzarako teknikari  buruz eta bi mendeotan diziplina izan duen historiaz eta eboluzioaz  Mikel Plazaola psikoanalistarekin sakondu du Juanjo San Miguelek  Historia eta istorioak podcastean.
    33 min
  • Joseba Barandiaran: 1929ko Krak-a; aberastasuna pobrezia bilakatu zenekoa
    Historia eta istorioak aztertuko dituen podcasta da eskura jartzen dizuguna 1929ko ekonomia arrakala nola gertatu zen azaltzen duen atal honen bidez. Pertsona eta gizartearen garapenean zeresana izan duten gertakariak, adituekin egindako elkarrizketa lasaiaren bitartez  aztertzeko helburua duen EITB podkasta.
    Juanjo San Miguelek gidatuko ditu elkarrizketa horiek eta lehen atal honetan Joseba Barandiaran ekonomia aditua du solaskidea 1929ko Krak deritzana aztertzeko. Ostegun beltz hark munduko ekonomia dardarka utzi zuen pasarte hark. Estatu Batuetan bizi zuten aberastasuna eta hogeiko hamarkadako zoriontasuna, pobrezia eta tragedia bihurtu. Kapitalismoak izandako krisi haundienetakoa abiapuntu hartuta. 
    Entzun podcasta!
    32 min

About Historia eta istorioak

From the publisher's feed

Historia eta istorioak, historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako (saila) podcasta da. Lehen pertsonan kontautako historia, giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko…