Goizeko Izarretan

Ibilgailu elektrikoen salmenta %133 igo da Euskadin


Listen Later

Atzo Ibilgailu Elektrikoaren Munduko eguna izan zan eta aste honetan jakin dogu ibilgailu elektrikoen salmenta %133 igo dala Euskadin. Ibilgailu elektrikoa erosteko laguntza, Moves Plana III izena daukana, agortzear dagoala albiste izan da be.
Erabiltzaileen eskutik ibilgailu elektrikoaren egoera zein dan eta ibilgailu elektrikoen erabiltzaileek zelango esperientzia bizi daben gaur egun jakiteko, Joseba Berriotxoa AUVEko (Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Alkartea) kideagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.
"Egia da, gaur egun hondino, auto elektrikoak gasolinazko auto batek baino planifikazino gehiago behar dauala bidaiatu gura badozu. Hori da, nik uste dot, auto elektrikoak daukan erronka nagusia", esan desusku Joseba Berriotxoak, ibilgailu elektrikoaren erronka nagusiei buruz galdetu deutsagunean. Prezioaren aldetik hurrengoa erantzun deusku Josebak: "Beste garai baten egia da auto elektrikoak errekuntzako autoak baino bastante garestiagoak zirala, berez, eta orain alde hori, uste dot, bastante murriztu dala".
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Goizeko IzarretanBy Javi Onaindia eta Gontzal Galán