Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna istorio polit bat hartuta hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. "Palinpsesto"aren istorioa da. X. mendean Arkimedesen lan eta teoria nagusiak jasoz egin zuten eskuizkribu bat da, baina hiru mende geroago monje batek gainetik idatzi eta ezkutatuta utzi zuen oinarrizko testua. XX. mendean jabetu ziren liturgia liburua zirudienean zegoen altxorraz eta gaur egun, teknologia berrienak, argi mota berriak ari dira baliatzen Arkimedesen inguruko aintzinako testu hori berreskuratzeko. Xehetasunak, Zientzia Gosarian.