Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak erakusketa batera gonbidatu gaitu: Fotciencia17-ra Eureka Zientzia museoan. Beste begirada bat eskaintzen diguten 49 argazkik osatzen duten erakusketa interesgarrian grabatu dugu Zientzia Gosaria. Urtarrilaren 9ra arte, Eureka Zientzia Museoaren beheko solairuan ikusgai dago Fotciencia17. 49 argazki hautatu dira, argazki mikro, nano edo begi kolpez ikus daitezkeenak izan arren, beste begirada bat eskaintzen digutenak.