Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunarekin hasi dugu Zientzia Gosariaren irrati urte berria. Geroz eta gehiago ugaritzen ari den bioplastiko izendapenaz azalpenak eman dizkigu. Esaterako, bioplastikoa ez dela beti biodegradagarria. Eta biodegradagarria ere ez da beti konpostagarria. Bioplastikoak izendapenaren pean kontuan hartu beharreko faktoreak azaldu dizkigu eta esperimentu bat ere ekarri digu irrati urte berriko lehen tarterako.