Berunaren Aroan bizi izan zen Clair Patterson. Metal hori nonahi zegoen: hodietan, kristaletan, etxeko tresnerian, kontserba-latetan, baita jostailuetan ere. Eta, batez ere, gasolinaren igorpenetan. Idoia Mujika Materiaren fisika Zentroko komunikazio arduradunak Pattersonek egindako ikerketaz eta industria boteretsuenaren aurka egin zuen borroka epikoaz hitz egin digu Zientzia Gosarian.