Zientzia mundua gizonena da oraindik. Bestelako aurreiritziak egon daitezkeen arren, emakumeen portzentajea nabarmen gutxitzen da ikerketa esparruan gora egin heinean. Otsailaren 11 Neska edo Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da, eta, egun horren harira, Emakumeak Zientzian zikloa antolatu da seigarren urtez. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak azaldu digu egitarau oparoa, eta nabarmendu du, ezinbestekoa dela horrelako ekimenak egitea zientzia munduan emakumeen lana ikusgarri egin eta lan egiteko zenbait modu aldatzeko.