Egia esan, daramagun bide itsua ikusita lur planetatik alde egiteko gogoa ere ematen du eta nonbait hori pentsatzen aritu da Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Bizigarriak izan litezkeen exoplanetez hizketan hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. Zantzuak badaude, baina momentuz froga argirik ez, eta gure teknologiarekin iristeko urrutiegi daude planeta horiek. Ondorioz, ez da zalantzarik, gure planeta zaintzea da egin dezakegun gauzarik eraginkorrena.