Fisika kuantikoa giza adimenaren lorpen handienetako bat dela eta fenomeno naturalak ulertzeko oinarria dela esan digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak. Zientzia Gosarian azaldu digu fisika kuantikoak atomoa, lotura kimikoa, molekulak, argiak partikulekin duen elkarreragina eta materia azaltzen dituela.