Idoia Mujika materialen fisika zentroko kideak NASAren Artemis misioaren xehetasunak kontatu dizkigu. Lehen urratsa da 50 urte geroago gizakia berriro ere ilargira bidaltzeko. Artemis misioan NASAk erabili duen teknologia oso berezia eta aurreratua da, historian Space Launch System delakoa lehen aldiz erabili da ontzi bat espazioratzeko. Lurrera bueltan, atmosfera arazorik gabe zeharkatzea da NASAren erronka nagusia.