Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak hego polo geografikorako bidaia proposatu digu. Duela 110 urte, 1911ko abenduaren 14an iritsi zen lehen pertsona hego poloko erdigunera, Roald Admunsen esploratzaile norbegiarra. Horretarako hil ala biziko lehia izan zuen Robert Falcon Scott inglesarekin. Zero azpitik 60ºra arteko tenperatura, glaziarrak, gutunak eta heriotza... osagai guztiak dituen abenturan murgildu gaitu Mujikak. Eta bide batez gaur egun Hego Poloan dagoen zientzia explorazio guneaz ere mintzatu zaigu. Anima zaitez abenturara!