Aurkikuntza zientifikoen kontakizunetan merezi du bere tartea Miriam Menkin ikertzaileari gertatutakoak: 1944ko otsailean, zortzi hilabeteko alabak gau txar bat izan eta apenas lo egin gabe laborategira joan ostean Menkinek egin zuen lo kuluxkak ehunka mila bizitza sortzea ekarri du. Izan ere, In vitro bidezko ernalkuntza frogatu zuen. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak azaldu digu nor zen Miriam Menkin eta nola lortu zuen historiara igaro den lorpena. Esaldi ezagun bat birformulatuz, lo kuluxkak ere lanean harrapa zaitzala.