Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna eman berri den kimikako nobel saria azaltzeko asmoz hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. 2009an tesia aurkikuntza honetan oinarri zuela jakinda, bide lagun ezin hobea dugu Mujika Organokatalisi Asimetrikoa zer den ulertzeko. Izan ere, horregatik eskuratu dute nobela Benjamin List eta David MacMillan ikerlariek. Molekula txiki txikiak diren katalizatzaileak sortzea ahalbidetzen du aurkikuntzak, asimetria gaitasuna dutenak. Ikerketan eta medikuntzan funtsezkoa izan da hori. Xehetasunak, gaur ondo lagunduta etorri den Idoia Mujikak.