Aste honetako albiste nagusietako bat izan dugu Esne Bidea galaxiako zulo beltza, Sagitario A* ikusi ahal izan dugula. Ez da ikusten dugun lehen zulo beltza baina kasu honetan gure galaxiakoa da. Albiste horren inguruko xehetasunak ematera hurbildu zaigu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna Zientzia Gosaria atalean. Gaur ere espaziora bidaiatu behar dugu, beraz.