Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna tabako hostoa eskuan hurbildu zaigu, gizakiarentzat aspaldiko ezaguna dela azaltzeko. Duela 12.000 urtekoa ere izan liteke gizakia eta tabakoaren arteko lehen harremana. Duela 3 mila urte ziurtatu liteke jada erretzen zela ipar amerikan, eta kolonizazioarekin zabaldu zen mundura. Nikotina, molekula natural eta aldi berean adiktibo hori da tabakoaren arrakastaren errudun. Hain zuzen, hari horri tiraka txokino natural eta sintetikoez ere hitz egin digu Mujikak.