Gurpilean

Ihesaldi luzeak eta amaiera oneko nekeak


Listen Later

Markina eta Duranako lasterketen ondoren Unai Iribar, Laboral Kutxako txirrindulariarekin aztertu dugu karrera. denboraldiko lehen garaipena lortu bai du. Markinan ihes egin zuen karrerako 5. kilometroan eta ibilbideko  103 km  bakarrik egin zituen,helmugarako 2 kilometro falta zirela harrapatu zuten. Irabazteko aukera duenak horren goiz ihes egitea ez da askotan gertatzen eta karreraren planteamendua aztertu dugu.
Asteko berri ona ere hizpideetan. Izan ere, Laboral Kutxa Girino-ra gonbidatu dute, Etorkizuneko Tourra-rekin batera, afizionatu mailako itzuli handienera.
Mikel Retegi beste gonbidatua.Lizarte taldean Igor Arrietarekin batera  proiekzio gehien duen euskal ziklista da. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, Amorebietan irabazi, Markinan 2. eta Duranan 6. 
Electro Alavesa Arabako talde bakarra da eta Duranan 7. egin du  Oier Aaldamak.  Espainiako kopan aldiz, Telcom taldeak lortu duen garaipena Timo de Jong-ekin; Orkatz Amutxastegi zuzendariak garaipen honek taldearentzat eragin duena nabarmendu digu.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

GurpileanBy EITB Radio Televisión Pública Vasca