Asier eta Lier aurkezleek Ikasbideako irratian musika tresnei eta, oro har, musikaren munduari buruzko programa dinamiko eta entretenigarria eskaintzen dute. Saioan zehar, estilo desberdinak, bitxikeriak eta musikarekin lotutako esperientziak jorratzen dituzte, giro hurbil eta parte-hartzailea sortuz. Horretarako, egunerokoan musika oso presente duten bi ikasle gonbidaturen laguntza dute, instrumentuak jotzen dituztelako, baita musikak irakasle baten bizitzan izan duen garrantzia ere.