Irati Irratia

Ikasle berriak hartzeko matrikulazio kanpaina abiatu du Agoitzeko Udal Musika Eskolak


Listen Later

Agoitzeko Udal Musika Eskolan ikasturtea modu bikainean amaitu dute bertako musika bandaren egun berezian bere aletxoa jarriz. Hala ere, datorren ikasturteari begira jarri dira, ikasturte berria plangintzatzen hasi behar baita eta horretarako izen emate kanpaina betean sartu dira. Adin-mugarik gabeko musika eskola dugu eta gainera hurrengo ikasturtean musika talde zein txarangak sortzeko berritasuna izanen du bere baitan. Giro goxoak lagunduta ikasleen beldurrak alde batera utzi eta musika arloan jarduteko gonbidapen ezin hobea da hauxe. Izen emate kanpaina dela eta Agoitzeko Udal Musika Eskolako zuzendaria den Sergio Esteban izan dugu gaur gurean. Berak kontatu dizkigu arestian aipatutako guztiak.

Sergio Esteban Irati Irratian

Informazio gehiago:

cast-euskAgoitzMusikaEskola

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Irati IrratiaBy