Zibergerraz hitz egin digu Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan, Eneko Axpek. Ukraina eta Errusiaren artean, lurrez eta misilez bakarrik ez, zibernetikoki ere gerra bortitza dagoelako. Elon Musk-ek, adibidez, teknologia utzi dio Ukrainari internet sareari eutsi ahal izateko. Eta areago, milaka hacker ari da Errusiaren kontrako eraso teknologikoari eusteko Ukrainaren alde egiten.
Eraso ekonomikoa berriz, globala da gerraren ondorioz. Gasa, argi indarra eta, oro har, prezioak goraka doaz. EHU-ko ikerlari talde batek eraikinen efizientzia energetikoa hobetzeko sistema sortu du, eraikinen teilatuetan "negutegiak" jarriz. Energia berriztagarriek aterpea eman diezagukete.