INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Aurtengo Bertso Eguna, Mungian

    Urte luzez Donostian egin den Bertso Egunak aldaketak ditu aurten: Mungian egingo dute larunbatean eta urtero lekuz aldatuko da lurraldetasun irizpideak hobetsiz. Bertsozale Elkarteko Jon Agirresarobek esan digunez, bertsozaleak agendan markatuta duen eguna izaten da Bertso Eguna. Aurtengo edizioan musikarien eta bertsolarien arteko gogoetak nagusituko dira. Bazkarirako lekurik egon ez arren, oraindik arratsaldeko saiorako aleren bat geratzen dela esan du Agirresarobek.

    11 min
  • 'Hitzez eta Ahotsez' euskal literatur zaletasuna ereiten

    'Hitzez eta Ahotsez' literatur ekimenaren bosgarren edizioa abian jarriko da ostiralean. Aurtengo gaia lurra izango da. Auzolanean haziak erein eta uzta ondoren biltzeko ahaleginez egiten dute ekimen kulturala Durangon Marisa Barrenak esan digunez. Euskal literaturarekiko zaletasuna sustatzea beti ortzimugan, hilabete oso bereziak direla esan digu Barrenak.

    13 min
  • [TERTULIA] Puigdemont, Otxarkoaga y Cabacas

    Iker Rioja, Jonathan Martínez y Maite Ubiria nos han acompañado en la tertulia de este lunes. Hemos hablado sobre el crimen de Otxarkoaga y la detención de los dos menores. También sobre el último viaje de Puigdemont a Dinamarca, y la demanda de «Ugarteko» contra GARA y NAIZ por el caso Cabacas.

    29 min
  • “Reality show bat izan da Trumpen lehen urtea”

    Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako presidente gisa urtea bete duenean Joseba Zulaika Nevadan urte luzeak daramatzan euskal antropologoarekin aztertu ditugu azken 12 hilabeteak. Trumpen arrazakeria da gehien nabarmendu duena, baita presidenteak Ipar Koreari egindako mehatsuen arriskua ere. Ohartarazi du, halaber, estatu batuarren %35 inguruk babesten duela Trump.

    25 min
  • Gasteizko Gaztetxea 30 urtez atzaparrak erakusten

    30 urte beteko ditu apirilaren 28an Gasteizko Gaztetxeak. Ordea, urte guztian ekimen bereziak egingo dituzte Garazik esan digunez. Uztaila bitarte, hilabete bakoitzean gai ezberdinak jorratuko dituzte eragile ezberdinekin. Bihar gainera, 'Ekaitz in da house' ekimena egingo dute, Ekaitz Samaniego espetxeratua gogoan.

    8 min
  • [TERTULIA] ¿87 millones de euros?

    Ainhoa Etxaide, Iñaki Anasagasti y Ion Iriarte nos han acompañado en la tertulia de hoy, este último se estrena en las tertulias de KG. Hemos hablado sobre el "caso de Miguel" tras las últimas declaraciones del fiscal jefe de Araba que ha señalado que "existen pruebas de una trama de corrupción que contaba con la aprobación del establishment". También sobre el gasto Estatal del 1-O en Catalunya y sobre la muerte violenta de los vecinos de Otxarkoaga.

    29 min
  • ZADen garaipena Frantses Estatuaren aurrean

    Euskal presoen inguruan Frantses estatutik etorritako azken berriak, Euskal Elkargoaren urteurrena, Notre-Dame-des-Landesen egitekoak ziren aireportua bertan behera utzi izana eta Biarritzen izango den FIPA jaialdiaz aritu zaigu GARAko Idoia Eraso. Frantziako Lehen Ministroak Notre-Dame-des-Landeseko egitasmoa baztertu izanaz galdegin diogu Hartzea Lopezi, EHZ elkarteko kideari. Orain erronka Lehen Ministroak aipatutako desalojoa dute erronka ZADen direnek. Otsailaren 10ean Baionatik autobusa aterako da bertara.

    24 min
  • Alaitasuna danbor eta kupel soinuen gainetik

    San Sebastian bezpera da gaur eta gaureditik aurrera lehertuko da festa. Lehendik ere ari dira kaleak berotzen danbor eta kupel hotsekin. Donostian, Azpeitian eta Tafallan ariko dira jo eta jo datozen orduetan. Azpeitiako Udal festa Batzordeko buruarekin, Mikel Ibarzabal zinegotziarekin; Tafallako zinegotzi eta txistulari bandako Haizea Lizarberekin; eta Raimundo Mendiburu, Donostiako Intxaurrondoko Zulo Zahar elkarteko eta Alde Zaharreko Arrano Beltza elkarteko danbor eta kupel zuzendariarekin izan gara.

    23 min