
Sign up to save your podcasts
Or


Kataluniako Gobernuaren zati bat Bruselan egoteak dakarren diplomazia ariketaz, Madrileko alderdiek aldaketa txiki batzuk egin eta guztia bere horretan uzteko duten nahiaz, eta jeltzaleek guzti honetan duten jarreraz hausnartu dute Mertxe Aizpuruak eta Beñat Hach Embarekek. Honetaz gain, Gamesa-Siemens taldeak iragarritako kaleratzeez eta orohar gisa honetako multinazionalen aurrean erakundeek egiten dutenaz aritu dira.
Bada, bai. Elhuyarrek beste urte batez Bergaran bihar egingo du Wolfram deunaren ospakizuna. Zientzia astearen barruan, Elhuyar anaiek Wolframa isolatu eta euskal zientzia mundu osora zabaldu zutela ospatuko dute. Baina ospakizuna ez da ohikoa, modu dibulgatiboan bakarrizketa zientifikoak egingo dituzte 19.30ean Bergarako Zabaltegi Aretoan. Aurrez, Laboratorium museora bisita gidatua egingo dute. Ana Galarraga Elhuyarreko kideak eman dizkigu azalpen guztiak.
Oier Gorosabel espeleologoak Bizkaiko Espeleologia Taldea eman digu ezagutzera. 1953an sortu zen, frankismo betean eta 1990ean desagertu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin izan zituen desadostasunak medio. Kide eta lan ezberdinak egin zituen ibilbide horretan: Itxina, Pozalagua, Torca del Carlista, Santimamiñe... Taldea desagertzean egindako lan eta artxibo guztiak desagertu ziren. Horrek berriz ere zerotik hastea ekarri zien espeleologo bizkaitarrei.
Halloween izeneko jai amerikarra zabaldu zaigu euskal gizarte materialista honetan. Euskaldunok ordea izan dugu gure jaia, Arimen Gau Beltza deitu izan duguna. Joseba Aurkenerenak gau horri ematen zioten zentzuaz jardun du. Urriaren amaiera eta azaroaren hasieran udako uztaren jaiak ospatzen ziren, eta erritualak egiten zituzten, hildakoen arima edo gogoari bide zuzenetik joan zitezen. Bide horretan ezkutaturik ziren indar ezkorrak uxatzeko egiten ziren batik bat errituak, arima txar hauetaz mozorrotzen ziren hauek ikus ez zitzaten.
200 alcaldes catalanes se trasladaron ayer a Bruselas para apoyar a los miembros del Govern que se encuentran allí, y denunciar lo que consideran un golpe de estado por parte del estado español. Entre esos 200 alcaldes estuvo ayer en la capital belga Maties Secarrant alcalde de Sabadell.
Apple etxeak azken telefonoa merkaturatu zuen pasa den azaroaren 3an, ilara luzeak ikusi genituen denda atarian Iphone X erosteko. Mugikorra, baina, ez dago boltsiko guztietara egokitua, 1140 euro eta 1320 euro artean balio du Appleko azkenak. Kuriositateak jota gerturatu egin gara K-tuin dendara IphoneX a ezagutzera. Zergatik balio du hainbeste?
En los medios estatales se habla ahora de "presos políticos" ¿y los de hasta ahora, qué? Iratzun Varela y Guillermo Paniagua han participado en la tertulia de hoy, hemos debatido también la ampliación de la aplicación del 155 ¿es lo ocurrido en el Ayuntamiento de Madrid un aviso? También hemos hablado sobre el juicio contra los 5 de la "manada" de San Fermines que violaron a una mujer, el juicio comenzará el próximo lunes.
Lectura critica diaria de la prensa estatal con el periodista Martin Garitano.
Fermin Munarriz, Joseba Santamaría y Jose Luis Uriz nos han acompañado en la tertulia de este martes que hemos comenzado mirando hacia Catalunya y a esa posible lista única para el 21D. ¿Serán los resultados los mismos que en la anterior convocatoria? ¿Y si no hay una lista única? ¿Y si la CUP decide no presentarse?
Igor Goikolea eta Zigor Etxeburua aritu dira gaur tertulian. Generalitateko kontseilari batzuk kartzelan eta besteak, Puigdemont barne erbestean egoteak Europaren aurrean Espainiak zein irudi utzi duen hausnartu dute. Baita, abenduaren 21ean izango diren hauteskundeetan egongo diren zerrendetaz. Haratago, Euskal Herrian EAJren posizioaz jardun dute.