INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "Ekinozioa eta solstizioa baliatzen zuten garai zaharretako euskaldunek urtearen banaketa egiteko"

    Joseba Aurkenerenak ekinozioa zer den azaltzeaz gain, gaiari buruzko kontakizunak plazaratu ditu, hanbat pertsonaiei loturiko istorioak azaldi dizkigu idazleak. Ekinozioan indarra galtzen hasten da eguzkia, eta tximista, ekaitza, herensuge edo suzko sugearekin lotzen zuten. Euskal Herrian, Sugaar edo Sugoi deitzen zitzaion. Erlijio kristauak ordea, mito zaharrak ehortzi eta mito berriekin ordezkatu zuen.

    14 min
  • Bertha Gaztelumendi (Volar): "Erresistentziaren eredu dira biolentzia matxista sufritu duten emakume hauek"

    Volar dokumentalean bederatzi emakumeren bederatzi ikusputu ezberdin ageri dira. Guztiek pairatu, sentitu eta jasan dute indarkeria matxista. Mezua garbia azaleratu du Bertha Gaztelumendi zuzendariak: hortik atera direla. Begirada anitza du, badira banakako testigantzak edota taldean solasean aritzean ateratakoak. Emakume hauek "erresistentzia eredu" gisa definitu ditu. "Erreparazio eta aitortza" eskaini nahi izan dute Emakundek sustatutako proiektuan.

    11 min
  • Igor Otxoa (Elkarrekin-Together): "Euskal arrantzaleek Terranovan izandako erlazioak eredutzat hartzen ditugu"

    Euskal balea-arrantzaleek egun AEBtako Maineko kostaidean edukitako presentziaren atzetik dabil Elkarrekin-Together dokumentala. Gosnold esploratzaile ingelesak idatzi zuen 1602ko espedizioan euskal arrantzaleak han egon zirela esan ziela natiboek. Terranovako euskal arrantzaleen gune ospetsuaz, Placentiaz ari zela uste izan da, baina bestelako susmoak zituen Xabier Agote Albaolako lagunak. Hori horrela AEBtako profesional ezberdinekin egindako lana azaltzen du. Igor Otxoak esan digunez filmaz haratago "elkarbizitzaren ideia"nabarmentzen da.

     

    12 min
  • Telmo Esnal (Dantza): "Zailena finantziazioa ari da izaten"

    Euskal dantzak sinbolo eta metafora hartuta, sormenezko film libre bat osatu nahi izan du Esnalek, bizitzaren zikloaren istorioa eta gizakiaren garapena erakutsiz. Proiektu hau Glocal in progress izeneko atalean dago Zinemaldian. Oraindik postprodukzio fasean dauden filmak dira, eta ekoizle, banatzaile, eta profesional ezberdinen aurrean aurkeztuko dute. Datorren urterako nahiko luke amaituta izan, baina hori "denborak" esango du.

    12 min
  • Ximun Fuchs (Non): "Egoskorrak gara eta horrek askatasuna ematen digu"

    Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet lehengusuek egin dute Non filma. Frantzia erdialdeko herri txiki batean lantoki batek hondoa jo eta hortik sortutako kexadura bat du oinarri. Noski honek bizitzaren eta borrokaren alde ezberdinak azaleratuko ditu. Fuchsek aitortu digunez, "dena osoki" egin dute eurek, "aurrekontu ttipikoa" izanik. Inplikatu diren ehunka lagunekin izandako harremana jartzen du balorean.

    19 min
  • Ander Iriarte: "Zinemaldia erakusleiho aparta da guretzat"

    Mirokutana ekoiztetxeko Ander Iriarte zine zuzendariak Donostiako Zinemaldiko Lau Haizetara sekzioan defendatuko du torturaren inguruan Pako Etxeberria mediku forentsearekin egingo duen dokumentala. Dokumental honen azalpenak eta aurki grabatuko duten Bihar dok hamahiru proiektuaren gainean hitz egin digu. Honek Ez dok hamairu eta euskal sukaldaritza berria ditu ardatz.

    12 min
  • Aitor Arregi (Handia): "Handia egiterakoan dena eman dugu"

    Aitor Arregi, Handia filmeko zuzendarietako bat saio berezian izan dugu. Pozik daude emaitzarekin, baina aitortu du ezinezkoa dela guztiei gustatzea, hori seinale ona ere ez litzatekeelako. Lantaldeak "duen guztia eman du" Arregiren esanetan. Bi anaien "erlazio sinesgarria" egitea izan da erronkarik handiena zuzendariarentzat. Erpin ezberdinetako istoria kontatzea izan dute xede, biak oso ezberdinak, bata kontserbadorea eta bestea mundua ezagutzeko desiotan. Loreaken aurrekontua hirukoizten du, baina hori ere "erlatiboa" da. "Hau bertze herrialde baten aurrekontu hirkoitza litzateke" gehitu du.

    28 min
  • "Esas despedidas a la Guardia Civil...parece que se van a la guerra"

    Catalunya ha sido el eje principal de la tertulia que hemos compartido con Fermin Munarriz, Jose Luis Uriz y Joseba Santamaria. ¿Son suficientes las fuerzas enviadas a Catalunya para impedir el referéndum? ¿Seguirán los Mossos las ordenes de Madrid?  "No podrán parar el referéndum si no es utilizando la violencia","el referéndum no se va a celebrar" o  "hasta el domingo todos los movimientos serán tácticas" son declaraciones que se han podido escuchar durante la tertulia.

    28 min