
Sign up to save your podcasts
Or


“Trepidante, eléctrico, emocionante e imprevisible” así es como han definido los días que se están viviendo en Catalunya los periodistas Beñat Zaldua y Jesús Rodrigez. Con ellos hemos analizado los pasos dados hasta ahora y las posibles respuestas represivas que puede dar el Estado Español con el objetivo de parar el referéndum del 1-O. Un interesante análisis para entender el proceso hacia la soberanía de Cataluña.
Herritarrak ere jarri ditugu mahaiaren bueltan, Bartzelonan bizi diren bi euskaldun gonbidatu ditugu eta baita Euskal Herrian bizi den katalan bat ere. Maite Etxeberriak eta Ekaitz Garatek 14 eta 15 urte daramatzate Bartzelonan, Pauk 8 daramatza Euskal Herrian. "Orain Euskal Herrian galdetzen didate ea zer egin behar den" esan du barre artean.
Egun berezia da iruindar guztientzat uztailaren 6a eta are bereziagoa, etxetik urrun dauden preso eta iheslarientzat. Sentsazio eta sentimendu horiek guztiak ederki adierazi zizkigun Arturo Villanueva iheslari ohiak, txupinazoaren egunean egin genion elkarrizketan.
Pasa den uztailaren 6an, Iruñetik zuzenean egindako irratsaio berezian, gonbidatu ugari izan genituen eta horietako baten bisita bereziki eskertu genuen. Korrika eta presaka, baina saioari amaiera ezin hobea emateko garaiz iritsi zen Onintza Enbeita Nabarreria Plazan genuen estudiora. Hauxe duzue Enbeitak kantutu zigun bertsoa:
Urteroko ohiturari jarraituz, pasa den uztailaren 6an San Ferminen hasiera ospatuko genuen Iruñeatik egindako saio berezi batekin. Gainera, hori gutxi ez eta aurten, txistularien doinuek alaitu zuten kurtsoko azken Kalegorrian saioa.
¿Estuvo el President de Catalunya Carles Puigdemont en Iruñea el pasado 6 de Julio? La prensa dijo que no, pero Info7 irratia pudo hablar con él el mismo día del Txupinazo. Contestando a la preguna sobre su paradero Puigdemont nos aseguró "yo solo se que no estoy en España".
¿Qué pasaría si durante los San Fermines no hubiese corridas de toros y no se matara ningún toro? Está claro que la tauromaquia hoy en día tiene mucho peso en las fiestas de Iruñea, y sin duda, es un tema polémico. Este año, por primera vez a nacido en iruñea un colectivo antitaurino , han venido a nuestro programa Ivan Aguerri y Txaro Buñuel y lo tienen muy claro "el objetivo es acabar con las corridas de toros en San Femin, no con los encierros".
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdia bertan behera utzi behar izan zuten joan den asteburuan eguraldi txarrarengatik eta orduz geroztik makina bat dira Euskal Herri osoan zehar EHZrekin elkartasunez antolatzen ari diren ekimenak.
Iritsi dira festak Euskal Herrira. Han eta hemen, festa da nagusi. Euskal Herrian ditugun festa ezberdinez, festak plazerez disfrutatzeaz eta festetan ere izaten den indarkeriaz aritu gara tertulian Amagoia Mujika eta Marisa Barrenarekin. Batez ere plazera aldarrikatu dute, plazera helburu eman daitezkeen pausuak hizpide hartuta.
Kurtsoko azken bisita egin digu "Dolox", Dolores Mujikak. Haserre etorri zaigu aurreko batean Donostian pintxo bat jateko platera eman ziotelako. Aztoratu egin zen eta lagun baten gomendioz yoga ikastaro batera joan zen, lasaitzera. Ez zen, ordea, erabat lasaitu eta ikasi du yogara ezin zarela tripa beteta joan, bestela, berari gertatu zitzaion moduan, puzkarrak atera daitezkeelako. Baginako haizeak atera zitzaizkiola ere aitortu digu.