
Sign up to save your podcasts
Or


Esta mañana en Kalegorrian hemos querido profundizar en la actualidad política alemana y en el cilco electoral abierto este 2017 y que culminará el próximo mes de septiembre. En concreto, el 24 de septiembre se elegirá a los miembros del Bundestag, el Parlamento Federal de Alemania. Un panorama que hemos analizado con el periodista, historiador y colaborador de Kalegorrian Ingo Niebel.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen tarten Olatukoop elkarteko beste proiektu bat ezagutu dugu gaur: Uztarri kooperatiba. Bertako langile eta bazkide Haritz Azurmendik eman dizkigu proiektuari buruzko xehetasunak.
Igandean Erramu eguna izango dela argi nabari zen aste honetako Ordiziko ferian, hala azaldu digu Lierni Elortzak. Gaztaren hilabetea izango dela ere aipatu digu, hilaren 19an izango den Artzain egunean aurkeztuko baita ofizialki ardi gazta denboraldia. Barazkien errepasoa ere egin dugu.
Asteko argazkiak tartean Korrika eta Naparraren gorpuaren bilaketa lanak hartu ditugu hizpide Bostok Photoko argazkilari Gari Garaialderekin. Argazkiaren eta momentuaren arteko ezberdintasunak aipatu dizkigu; momentu handi batek ez du beti berarekin argazki handi bat eta momentu txikietan lortzen dira askotan argazki handiak.
Larunbateko armagabetze egunari eta honek ekarri dezakenari begira jarri gara Bake Prozesua indartzeko Foro Sozialean parte hartzen ari diren Nekane Alzelai eta Patricia Velezekin. Bakegintzan aurrerapauso handiak eman direla uste dute, horren lekuko gehiengo politiko eta sindikalak atzo eskainitako agerraldia. Baina igandetik aurrera urrats gehiago eman beharra nabarmendu dute, urgenteena preso gaixoena.
Esta mañana, en Kalegorrian, hemos entrevistado a Marisa de Simón, nueva coordinadora general de Izquierda Unida de Navarra, que toma así el relevo de José Miguel Nuin al frente de la organización de izquierdas en Nafarroa.
Samara Velte Berriako kazetariak egin digu Europako argazkia nazioarteko tartean. Europako zein herrialdeetan alda daiteke generoa agirietan eta zein herrialdek errespetatzen dute pertsonaren autodeterminazio eskubidea? Malta jarri daiteke adibide onaren eredutzat; Turkia, Italia edo Finlandia adibide negatiboen aldean berriz.
Gero eta gehiago dira baita gurean ere euskarazko blogak. Berriki banatu ditu Blogetan lehiaketako sariak Azkue fundazioak eta tartean daude Etzi.pm ataria eta Game Erauntsia bideo jokoen komunitatea. Bata zein bestea ezagutu ditugu Gorka Julio eta Garikoitz Larrañagaren eskutik.
Maialen Goñi zinea.eus-eko lagunarekin egiten dugu zinea eta ikus-entzunezkoei buruzko atala hilabetean behin. Aste honetan bi ekimenei buruzko xehetasunak bildu ditugu. Batetik, Donostian martxan den Giza Eskubideen Zinemaldia, bertako zuzendari Josemi Beltranekin hitz egin dugu. Eta bestetik, Korrikak sortu dituen ikus-entzunezko piezen atzean dagoen Hiru Damatxo Ideia Faktoriako Kepa Matxain izan da gurean.
Musika proposamenen tartean 1997 urte inguruan Metak diskoetxeak kaleratu zuen "- gailu, kutxa beltza" diskoa ekarri digu Axier Aizpuruak. Luis Andrék irudien bidez hiriaz egin zuen gogoetari musika jarri zion Mikel Abregoren proiektu honek, hainbat kolaboratzaileren parte hartzea izan zuen proiektu interesgarria.