INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "6nemen9", maketa lehiaketa tranpolin izan ez zuen taldea

    Euskal kantugintza atalera gurean berria ez den lagun bat batu zaigu, Jon Eskisabel kazetari eta badok.eus-eko koordinatzailea. Aldian aldian talde bat edo musikari bat ekarriko digu, gaurkoan Elgoibarko "6nemen9" taldea ekarri digu. Bost urteko ibilbidea izan zuen talde honek eta Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi arren ez zuen arrakastarik izan.

    29 min
  • Haurtzaroko sexu abusuak bizi osorako zauri

    Mendizabal bikarioaren auziaren ostean haurtzaroko sexu abusuei begira jarri gara gaur. Familia barruan gertatzen direnak edota hemendik kanpokoak azaleratzen al dira? Eta ondorioz, hauekin amaitzea lortzen ari ote gara? GASJE abusu sexualak jasan dituztenen Gipuzkoako elkartea da. Arantxa eta Marisolek euren testigantza eman digute.

    41 min
  • Euskal jendartea aldatu da, EITB zergatik ez?

    Aspaldiko kezka eta beharra da EITBren eredua birpentsatzea. Nolakoa izan behar du eredu horrek? Nolako hizkuntz politika mantendu behar du? Non egin du porrot? Alderdi bat baino gehiagok egin du EITB aldatzeko proposamena baina alderdien esku al dago? Nork du zer esana? Mikel Jauregi eta Axier Lopezekin egin dugu gogoeta.

    24 min
  • Erreferendumaren urtea

    Hala hitz eman du Puigdemont presidenteak eta hala espero dute bereziki indar independentistek. Zer egingo dute ordea, Madrilgo gobernuak galdeketa debekatzen badu? Eta erreferenduma egiten bada eta baiezkoa ateratzen bada zer? Kataluniako aurrekariak, urratsak, gakoak, aukerak eta arriskuak aztertu ditugu Samara Velterekin.

    20 min
  • Kiva programa: bullyingari stop

    Eskola jazarpenarekin amaitzea helburu duen Kiva programa jarri du martxan Ikastolen Elkarteak 52 ikastetxetan eta 18.000 haurrekin landuko dute. Finlandiako Turkuo Unibertsitatean garatutako proiektua da hona ekarri dutena. Ikastolen elkarteko Belen Baztarrika eta Jon Vazquez irakasleek eman dizkigute xehetasunak. Gehiago begiratu behar dugu iparraldera?

    26 min