
Sign up to save your podcasts
Or


Eguberrietan ere gure kultura anitza da, azken urteetan homogenizaziora jo badugu ere. Horren lekuko, Olentzero bakarra beharrean, alegia gizona eta ikazkina, Olentzero edo Orantzaro anitzak izan ditugula eta ditugula Euskal Herrian. Horien guztien etorrera ospatuko dute, besteak beste, Leitzan eta Iruñean. Bertako lagunekin hitz egin dugu.
Al igual que hacemos todas las semanas, el periodista Iñaki Altuna nos ayuda a repasar los convulsos años 80 en Euskal Herria. Un repaso que como siempre lo realizamos con la ayuda de nuestra hemeroteca y en concreto, con las ediciones del periódico Egin de aquella época.
Goizeder Taberna Mediabaskeko zuzendaria da eta beraz, Luhusoko bost atxilotuen artean dagoen Béatrice Molle-Haran kazetariaren lankidea. Atxiloketa hauen atzean dagoen herritar zibil hauen konpromisoaren berri izan zuen lehen hedabidea izan zen Mediabask, ETA eta hiru sinatzaileen arteko gutunak berehala egin zituzten publiko.
Bigarren lana kaleratu berri du Makulu Ken taldeak, "kalé kalé" du izena eta euskalafrobeata egiten dute, kantuetako batean dioten bezala. Kalea, mestizaia, errefuxiatuak, bizitzaren aldeko aldarria...bezalako gaiak landu dituzte doinu dantzagarri zein lasaietan. Autoekoizpena izaki lan eskerga egin dute baina gustura daude.
Sukaldaritza tartean Aubixako euskal girotze barnetegiko sukaldera jo dugu eta bertan topatu dugu Maritxu Loiola sukaldari eta hezitzailea. Eguberrietako jakiei begira jarri gaitu, baserri giroko garai bateko ohiturak zein ziren azaldu eta egun jai hauek ospatzeko dugun moduarekin alderatu ditugu. Haurrek alaitasun berberarekin bizi ote dituzte gaur egun Gabonak?
Tertulian Ixabel Etxeberria eta Jon Garmendia izan ditugu gaurkoan. Korrikaren kantu berriari, 20. edizioari eta bere mezuari begira jarri gara. Ramon Saizarbitoriak urrezko domina jaso berritan egin dituen adierazpenei ere erreparatu diegu.
Aste honetako nobedade nagusietako bat izan da Korrikako kantua, Zirkorrika. Asier Amondo Korrikako arduradunarekin hitz egin dugu tertulian. Asmoak eta helburuak aipatu dizkigu, kantuarenak zein 20.edizioarenak.
Aitziber Ibaibarriaga EH Bildu Bilboko bozeramailea Aleksander Ceferin UEFAko presidentearekin bildu zen atzo goizean.
Ostiralero bezala ipar Euskal Herriko aktualitatea aztertu dugu mahai-inguruan, gaur Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetarien laguntzaz.
Para mañana en Bilbo hay convocada una manifestación nacional para solidarzarse con el pueblo kurdo. La movilización, que partirá a las 12.30 de la plaza Elíptica de la capital vizcaina bajo el lema “Faxismoaren aurrean, gora Kurdistan”, quiere ser también un llamamiento a las instituciones públicas para que rompan relaciones con el Ejecutivo de Ankara.