
Sign up to save your podcasts
Or


El sindicato LAB se encuentra inmerso en un proceso para renovar su proyecto sobre educación. Igor Arroyo, secretario general adjunto del sindicato, nos ha explicado que frente a los dos puntos de vista existentes actualmente, el «jacobino», que concibe una escuela publica centralizada, y el «liberal», que defiende la financiación pública de todos los centros, sean públicos o privados, a LAB le gustaría «que la comunidad educativa adopte un tercer punto de vista». Apuestan por un una Escuela Pública Vasca Comunitaria.
Astebururako iragarrita dagoen eguraldi makurrari aurre egiteko, Donostiako 29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia dugu. Larunbatean hasi eta azaroaren 2ra arte, nazioartean genero honetan egin diren estreinuak izango dira Gipuzkoako hiriburuan, Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak esan digunez. Sail ofizialean 23 film ariko dira.
Irungo Lakaxita gaztetxetik atera eta gune berri bat zabaldu dute Bidasoa eskualdean ekonomia sozial eta eraldatzailean dihardutenentzat erreferentziazko lekua izan dadin Irunen. Olatukoopen parte den Hiritik At! kooperatibako Mikel Valero gune berriaren erabilerari buruz mintzatu zaigu.
'Hitzen ahairea' Gotzon Barandiaranek Susa Argitaletxearekin kaleratu duen saiakeraren izenburua duzue. Liburu honetan, idazleen eta musikarien artean sortutako kantugintzari buruzko gogoetak irakur daitezke. Galderak pausatu eta horien erantzunak bilatzeko idazle eta musikariek egin dituzten sormenetara jo du larrabetzuarrak. Zein lotura du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Diskurtsoan zein eragin du? zeri kantatu diogu azken hamarkadetan? genero ikuspegiak dakar iraultza? «Nitasunetik kantatzeaz gain, inguruan denari abesteari» jarri dio garrantzia Barandiaranek.
Ohiturak aldatu badira ere oinarriak hor dirau, galdutako senide eta lagunen hilobiak bisitatu eta apaintzea. Lore eskaintza asko zabaldu da, eta tokiaren eta poltsikoaren arabera, aukera oso handia da. Lierni Elortzaren esanetan, bistara mugatzen direnetatik jan gaietara joz, barazkietan pak choi azak eta kiwiak nobedade.
Atzo Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak euskal presoen zigor batukerati buruz ateratako sententzia «harriduraz» hartu dute Zigor Etxeburua eta Mikel Jauregi tertuliakideek, salbuespen politika babestu eta presoen zein senideen eskubide urraketek jarraitu egingo dutelako. Honen aurrean, herri mobilizazioaren eta presioen garrantzia nabarmendu dute.
1511ean jaio zen Migel Servet tuteran, Nafarroako Erresuma konkistatu aitzineko urtean. Sutan bizirik hil zuten aldiz 1553an Geneban. Jakinduria asko zituen tuterarrak. Biriketako odol zirkulazioaz idatzi zuen liburu bat medio, eta nolabaiteko panteismo baten alde egiteagatik eliza katolikoaren jazarpena pairatu zuen. Joseba Aurkenerenak bere bizitzaren inguruan hitz egin digu.
'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina jarri du martxan Errigorak. Nafarroako 23 ekoizlek eskainiko dituzten produktuekin, zubiak eraiki eta bidenabar zonalde zigortuko euskalgintzari ekarpena egingo zaio. 800.000 euro bideratu dira dagoeneko ikastolak eta AEK indartzera, eta Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Azaroaren 14ra bitartean Nafarroa hegoaldean euskarak dituen erronka handiei laguntzeko aukera izango da Txaber Larreategik esan digunez.
El catalán Carles Guillot, que perdió un ojo por el impacto de una pelota de goma, forma parte de la plataforma «Stop Bales de Goma» que lleva años denunciando que estos proyectiles causan daños irreparables, también la muerte. Laia Serra fue abogada de Ester Quintana, quien también perdió un ojo por el impacto de una bala de goma. Ambos han estado presentes hoy en el juicio por la muerte de Iñigo Cabacas
Tras la sentencia del Tribunal Europeo de Derechos Humanos que no anula la argucia legal española que alarga cientos de años en total las condenas a más de 50 presos vascos, la abogada Amaia Izko y el periodista Fermin Munarriz han analizado el escenario actual subrayando que hay que seguir trabajando sin descartar ninguna estrategia jurídica, pero también profundizando en fórmulas de consenso político y de movilización. Munarriz ha subrayado el trabajo de los abogados y las abogadas, «reconocimiento absoluto a la actividad jurídica que está haciendo una pedagogía política sobre la vulneración de derechos».