
Sign up to save your podcasts
Or


Garabidek, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituen GKEk, 'Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa' izeneko mahai-iingurua antolatu du biharko, ostiralerako Bilboko MUren Berrikuntza Faktorian. Iraitz Agirre dinamizatzaileak aurreratu digunez, hizkuntza biziberritzeak emakumearen ahalduntzeari egin diezaiokeen ekarpenari buruzko gakoak identifikatu, gogoetak partekatu eta elkarlanerako bideak aztertuko dituzte hizkuntza gutxituetako komunitateetako ordezkariekin.
Oso argazki bitxiak ekarri dizkigu Irantzu Pastorrek 'Asteko Argazkiak' atalera. Denek ikuslearen arreta eta behin baino gehiagotan behatzea eskatzen dute. Mundu surrealistako argazkiak, azalpen bat baino gehiago behar dituzten irudiak dira.
El gobierno de Uxue Barkos no aplicará la sentencia del Supremo español y por lo tanto, no devolverá el IRPF de las prestaciones por maternidad. Una decisión que ha sido aprovechada por la oposición para genarar una nueva polémica y convocar una nueva manifestación contra el Gobierno del cambio en Nafarroa. Polémica que hoy hemos analizado, en la tertulia de Kalegorrian, con Joseba Santamaria y Begoña Zabala.
Iñaki Petxarroman eta Sonia Gonzalez izan dira gaurko tertuliakideak. Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko martxan den ahozko epaiketaz jardun dute. Akusatutako sei ertzainen errua argitzea oso zaila izango dela uste dute, esparru guztiek gertatu zena argitzeko eta inputatu gabe dauden pertsonen erantzukizunak azaleratzeko borondaterik ez dutelako.
Adimen emozionalaren erpin guztiak aztertu ditu Aingeru Oiartzabal psikologoak. Emozioak egoki erabiltzea berebizikoa da. Horretarako zein emozio ditugun eta horiek egoki etiketatzea beharrezkoa da, zertarako datorren emozio hori ulertu, autoerregulatu eta ekintzen bidez aurre egiteko. Heziketa orekatua erdiesteko, ongizaterako, afektua eta mugak hartu behar dira kontuan. Mugak ordea, nola jarri behar ditugu? Oiartzabalek gako asko azaldu dizkigu gaurko saioan.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako Herri-Ekimen Legegilea (HEL) babesten duten 51.000 sinadura aurkeztu dituzte Gasteizko Legebiltzarrean. Bi lege eguneratzea proposatu dute. Alde batetik, 18/2008 diru sarrerak bermatzeko eta bazterketaren aurkako legea. Bestetik, 3/2015 Etxebizitza Legea. Aldaketa horien bidez gizarte babesaren sarea handitzea eta hobetzea defendatu nahi dute Bea Martxueta LABeko ordezkariak esan duenez.
Aieteko Konferentziaren zazpigarren urteurrena betetzen da gaur eta ingurumari horretan, Aieteko Jauregian bertan, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) bere ibilbidearen amaiera iragarriko du modu publikoan. Gertakizun hori oinarri hartuta beraz, Bake Bidean plataformako Anaiz Funosas elkarrizketatu dugu goizean, Kalegorrian saioan.
Esta mañana, en la tertulia económica de los miércoles, Angel Toña y Asier Imaz han reflexionado en torno al acuerdo presupuestario entre PSOE y Podemos a nivel del Estado español y más concretamente, sobre el aumento del Salario Mínimo Interprofesional a los 900 euros mensuales.
Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrena izan dira gaur aktualitateko gaiak jorratuz tertulian. Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko abian den ahozko epaiketaz solastu dute. Epaiketa hasteko behar izan den denbora eta gainditu beharrezko oztopoak salatu eta boteretsuen eta betikoen kontra jotzen duen polizia eredua deitoratu dute.
Sarrionandiaren poemekin musikariek ezberdinek eginiko diskoa kaleratzear da. Bestetik, Gotzon Barandiaranek 'Hitzen ahairea' euskal literaturak euskal musikari egin dion ekarpena aztertzen duen liburua kaleratu berri du. Bi kontu horiek aitzakiatzat hartuta, Andoni Tolosa 'Morau'k euskal poetarik kantatuenen zerrenda egin digu. Zeinen poemak ote gehien musikara eramanak? Zazpi euskal poeten zerrenda.