INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Euskarabentura igande honetan abiatuko da Maule-Lextarretik

    Igande honetan 16 eta 17 urte bitarteko ehundik gora gaztek Maulen ekingo diote Euskarabenturari. Uztailaren 31n Getxora iritsiko dira Done Jakue bide ezberdinak uztartuz Euskal Herriko hiriburu guztietatik pasatuta. Iker Goñik esan digunez, euskara sustatu, euskaldunen sarea sendotu, euskal ondarea ezagutu eta generoa, turismo arduratsua, elkarbizitza, ingurugiroarekiko errespetua... transmititzeko xedea dute.

    15 min
  • Paul Bilbao (Kontseilua): «Herri mugimenduaren eta erakundeen aliantzak sustatua egingo du aurrera euskarak»

    Pasaden asteburuan Euskal Hirigune Elkargoak euskara lurralde hizkuntza gisa tratatzea onartzea eta berau biziberritzeko engaiamendua hartu izana «garrantzitsutzat» jo ditu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Hizkuntza politikaren ardatzak, arlokako egitasmoak eta epeak finkatzea «are garrantzitsuago» Bilbaoren iritziz. Bestetik, Gasteizko autogobernu ponentzian idazten hasi diren estatus politiko berrian euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko aurkeztu duten dokumentua eta Nafarroan zonifikazioarekin amaitzeko martxan duten bidea aletu dizkigu.

    20 min
  • [Tertulia] «Epaitegietan ez ezik, komisaldegietan ere genero ikuspegia sartu behar da»

    Iruñeko San Ferminetan talde bortxaketa egin zutenak kalean ikustea «amorragarritzat» jo dute Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrena tertuliakideek. «Sistema osoa» aldatu behar dela deritzote. Kalean eman den erantzun indartsuak aginte mundua aldatzeko behar duela izan uste dute. Modu integralean landu beharreko gaia, epaitegietan genero ikuspegia sartzea kasu. Alabaina, hori «ez da nahikoa» solaskideen ustez. Komisaldegietan salaketak jartzerakoan jasaten duten tratua «ez delako batere ona» eta askotan artxibatu egiten direlako epaitegietara iritsi aurretik.

    23 min
  • ¿Puede el independentismo catalán permitirse una fase de «vuelta al autonomismo»?

    Hemos analizado la compleja situación política que vive Catalunya con los periodistas Jesús Rodriguez, de La Directa, y Arturo Puente, del Diario.es. Rodriguez destaca la ausencia de grandes movilizaciones, afirma que hay «un desgaste importante» y que muchos se preguntan porqué no se han dado pasos más contundentes. Puente señala que «no está claro que quiere decir materializar la República» y afirma que en estos momentos el debate en el seno del independentismo se centra en aclarar si pueden permitirse «una vuelta al autonomismo, con todas las cosas que se quieran», y si es así «durante cuánto tiempo y en qué condiciones».

    30 min
  • Euskal ekarpena AEBko independentziari

    Donostiako Untzi Museora egin dugu bistita, irailaren 30era arte izanen da ikusgai "Zoriontasunaren bilaketa.  Historia, istorio txikiz osatzen dela aipatu digu berak, eta Ameriketako Estatu Batuetako independentzia gerratean euskaldunek izan zuten papera aztertu dugu. Besteak beste,  euskal portuetatik, batez ere Bilbotik, armak, munizioa, uniformeak eta laguntza teknikoa eman zitzaizkien, euskal merkatariek kolonia britainiarretako merkatariekin jada ezarrita zituzten merkataritzako eta kontrabandoko bideak erabiliz.

    25 min
  • Lauaxetaren egiazko memoria, "Kazetaritza atzo eta gaur gatazka lekuetan" Gernikako ekitaldian

    Gaurko egun batez, 1937ko ekainaren 25ean Esteban Erkiaga Basaraz, Lauaxeta, euskal idazle eta kazetaria fusilatu zuten frankistek Gasteizen. Urteurren honen karietara, Gernikan, herriaren iragana aintzat hartuz "Kazetaritza atzo eta gaur gatazka lekuetan" ekitaldia egingo dute. Beñat Zarrabeitiak gidatuko du solasaldia eta aurreratu digunez, «egiazko kazetaritza memoria, nondik gatozen jakiteko ardura eta egungo errealitatea interpretatzeko ezinbesteko lanabesa da».

    14 min
  • La caravana «Abriendo Fronteras» viajará a Italia ante la creciente xenofobia en el país

    La iniciativa a nivel estatal se va a movilizar por tercer año consecutivo ante una Europa «enferma» que defiende «atacar los derechos humanos» y «tolera dejar a los refugiados abandonados a su suerte, o peor aún defiende que se les extermine». Agus Gorbea miembro de Ongi Etorri Errefuxiatuak de Araba advierte que es Occidente, el sistema capitalista, quien impulsando guerras, vendiendo armas, expoliando y robando materias primas o permitiendo dictaduras genera la existencia de miles y miles de refugiados. La caravana está abierta a todas las personas que quieran participar.

    16 min
  • [TERTULIA] Urkullu y Sánchez

    Garbiñe Biurrun y Asier Blas nos han acompañado en la tertulia de hoy. Hemos hablado sobre la reunión de Iñigo Urkullu y el presidente español Pedro Sánchez. También hemos debatido sobre la puesta en libertad de los 5 de 'La Manada' y la repercusión mediática que está teniendo dicha liberación. 

    30 min