
Sign up to save your podcasts
Or


La Guardia Civil detuvo el miércoles a Oscar Reina secretario general del Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT) por un presunto delito de «odio e injurias contra la Corona y los Cuerpos y Fuerzas de Seguridad del Estado». Reina considera que se trata de «una campaña de persecución» contra la lucha del SAT y advierte de que «si trataban de amedrentarnos, de meternos miedo, se equivocan, seguiremos en pie luchando por la defensa de las causas justas».
UEUren udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Horietako bati buruz mintzatu gara Josu Ariztia Urtaranekin. Ekainak 26 eta 27an Iruñean "Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera" izeneko ikastaroa egingo dute. Arlo horretan jarduten duten profesional ezberdinen esperientziak ezagutuko dira, printzipioetatik errealitatera nola jauzi egiten duten ikustarazteko.
Oscar Camps, fundador y presidente de la ONG catalana Proactiva Open Arms que desde 2015 colabora en las labores de rescate de refugiados en el Mediterráneo, considera inaceptable no atender urgentemente en un puerto seguro a personas que han sido rescatas en el mar tras huir de Libia con un cuadro «post-traumático por las torturas, las violaciones y la esclavitud a la que han sido sometidos». Afirma, además, que lo sucedido con las 629 personas rescatadas por el buque Aquarius es contrario al derecho internacional.
El caso Urdangarín, la corrupción del PP, un ministro de cultura que dura 7 días, un entrenador expulsado a 2 días del Mundial, los jóvenes de Altsasu, el proceso de Catalunya, los presos políticos...la lista es larga. ¿Qué imagen da el España en Europa? En la tertulia de hoy nos acompañan Laura Mintegi y Mikel Aramendi.
Minbizia duten haurren eta euren familien egoera ezagutarazteko asmotan, bihar arratsaldean (ostirala) festa bat antolatu dute Donostiako Koldo Mitxelena kanpoaldean Aspanogik, Bizipoza elkarteak eta Mondragon Linguak elkarlanean. Minbizia duten haurren egoera ezagutarazi eta naturaltasunez jendartean komunikatzea dute asmotzat Nekane Lekuona, Aspanogiko kideak, eta Joseba Bartolome, Mondragon Linguakoak esan digutenez. Elkartasuna, kontzientzia hartzea eta elkarrizketa.
Astea joan astea etorri, kontu bera nagusi: udako eguraldia ez da egonkortzen. Garbi ageri da hemengo baratzeetakoa soil-soilik nork duen, are nabarmenagoa negutegirik ez badu. Oso eskaintza mugatua ageri da mahai gain horietan, Lierni Elorzaren esanetan. Berritasunik izan da ordea azoketan: andere mahatsa eta azenario berria. Eta mikologia atala aberats atzokoan, ziza, onddo, gibelurdin, zizahori, marasmio jangarria eta kardu perretxikoa zeuden aukeran.
Ixabel Etxeberriarekin eta Marisa Barrenarekin egin dugu tertulian. Pasa den igandean GEDk deitutako giza kateaz aritu gara. Gauza positiboak badaude noski, baina kritika batzuk ere egin dizkiote kateari.
Hauteskunde emaitzen inkestak egiten ari dira azken asteotan. Mirari Martiarenak AstoroxaFokus propioa egin du. Baina ez gizakien bozka intentzioari buruz, baizik eta animaliek zein alderdiri bozkatuko lieketen galdegin du. Pintto txakurra esaterako, zein alderditakoa den badakizu?
Igandean seigarrenez egingo da Lasterbidean, errepresaliatuekiko nazio elkartasun lasterketa. Goizean elkartasun urratsak emango dituzte lasterkariek ibilbide luzean eta motzean. Pausorik pauso, konponbidea aldarrikatuz eta falta direnak etxera ekartzeko aldarriarekin. Eñaut Lertxundi Bedialauneta, Lasterbideaneko antolatzaileetako batekin izan gara eta igandean Ondarroan egun osorako antolatu duten festarako deia egin du.
Publikatu berria den "Gaur galtzea tokatzen da" liburuaz galdegin diogu egileari, Gotzon Hermosillari. Liburua hamabi istorioz dago osatuta, bi ataletan: batetik, gaur galtzea tokatzen da, eta bestetik beste istorio batzuk. Lehen atalean gau giroan girotutako istorioak dira nagusi: drogak, musika, zerbait galdu dutenen istorioak... Bigarrenean kokapen ezberdinak dituzten ipuinak dira. «Ez nituen bilduma batean jasotzeko asmoz egin, soltean egin ditut azken urteetan eta orain liburu batean bildu», aitortu du Hermosillak.