Asteburuan egindako elurtea ahotan, neguko eskaintzak barazkietan bere horretan dirau (aza, azalora, brokoli, romanesku, zerba, ziazerba, porru, borraja...). Frutetan berriz sagarra nagusi, kiwi dezente ere. Lierni Elortzak esan digunez, bada bertakoa eta sasoikoa ez den barazkirik ere. Norberak jakingo du nola ekoitziak diren jakitea ezinezkoa den produktua erosten duen ala ez. Tomatea horren adibide, Andaluziatik ekarritakoa gehiena. Gainera, laborategian egindako tomate urdina ere salgai zegoen Ordiziako azokan.