Bi urtaroren arteko ferietan ikus eta eros daitekeenaz jardun dugu Lierni Elortzarekin. Udarako tomate, piper, luzoker, berenjena eta lekak asko ikus ditzazkegu oraindik. Baina geroz eta gehiago udazkeneko buru ederdunak: azalorea, aza, kalabaza… Ez du luzez iraungo aniztasun honek, batik bat gaua freskatzen hasi baita. Nafarroako Erriberatik iritsi dira orburu majo askoak Elortzak esan digunez, baita Levante aldetik lehen zitrikoak.