Atera kalkulagailua eta egin ditzagun gehiketa eta biderketak. Nola da posible batzuek 350.000 pertsona zenbatzea eta besteek 1.000.000. Horixe gertatu zen pasa den irailaren 11ko Diadan. Bada aldea, ezta? Nola kontatzen da manifestazio bateko partehartzea? Interesatu egin gara gaian, eta gaur egun, pilaketak zenbatzeko metodologietaz aritu gara ikertzen. GARAko kazetariekin, Iruñeko udal poliziarekin eta Bartzelonako UABko estatistika irakasleekin hitz egin dugu. Kalera ere atera gara herritarren iritziak biltzera, Euskal Herriko Bertso Txapelketa hastear baita. Gogoz al dago jendea?