Igande honetan, maiatzak 7, erabakitze eskubidearen aldeko beste olatu bat izango da Euskal Herrian. Orain arteko olaturik masiboena, gainera. Debabarrena, Durangaldea, Lea-Artibai, Uribe Butroe, Uribe Kosta eta Urola Kosta eskualdeetan nahiz Zeanuri, Zubieta, Lasarte-Oria, Usurbil, Legutio, Urkabustaiz eta Orozko herrietan galdeketak egingo dituzte igandean, Gure Esku Dagok antolatuta.