Egun bat besterik ez da falta euskararen aldeko jai handia hasteko. Bihar abiatuko da Korrika Otxandiotik eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Egun horietan guztietan zehar, herriz herri ibiliko da Korrikaren lekukoa, aurten “Batzuk” lelopean. Leloa izango da, urtero bezala, nobedade nagusietako bat. Leloak barnebiltzen duen mezua, alegia. Eta horrekin batera, badira ere nabarmendu beharreko bestelako kontuak, hara nola, 20 edizio honetan Korrikak jaso duen babesa.