Araba Euskaraz izango da igandean Argantzunen, bertako ikastolaren alde. Trebiñuko konderrian dago, halabeharrez Burgosko administrazioaren menpe. Oztopo asko dituzte aurrera egiteko Ekaitz Loti ikastolako zuzendariak esan digunez. Orain arte zabaldu ezin izan duten LH zikloa, igandeko festaren bidez finantzatuko dute. Ordea, LHko eraikina ez da Argantzunen izango, kilometro gutxitara dagoen Sagastieta herrian baizik, Arabako lurretan. Euskararen alde eta Araban sartzearen defentsan izango da aurtengo Araba Euskaraz jaia.