Orain arte negutegietatik eratorritako baba eta ilarrak baziren, baina aire libreko lehenak atzo iritsi ziren Ordiziako Azokara Lierni Elortzak esan digunez. Bestetik, piper, tomate eta tipula landareak ongi saltzen dira, ez nahi beste ordea. Oraindik eguraldi ezegonkorra egoteak eta lurra berotu ez izanak badu horretan zer ikusirik. Kanpotik ekartzen dituzten fruten presentzia handitzen ari da: gerezia, muxika, albertxikoa, brinoia, angurria… aukeran.