Europako kostalde atlantikoko hainbat hizkuntza gutxituetan aritzen diren musikariak elkartu dira Tosta Bandan. Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales, Kornualles eta Euskal Herriko 10 musikari. Guztiek euren sustrai musikalak nahastu eta partekatu dituzte, forma berriak erdietsiz. Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente da Tosta Bandako kideetako bat, eta berak eman dizkigu proiektuaren xehetasunak.