Zinegoak, Bilboko LGTBI zinema jaialdia, gaur hasi eta martxoaren 4ra bitartean izango da. Julen Nafarratek, komunikazio arduradunak, esan digunez ikus-entzunezkoen esparrutik gizartea eraldatu eta LGTB kolektiboa agerian jartzeko tresna gisa darabilte Zinegoak jaialdia. Aurten, Emilie Jouvet zinegile frantsesak jasoko du Ohorezko Zinegoak Saria. Ekai ondarrutarra gogoan, 135 jarduera eta proiekzio baino gehiago izango dira Bilbon datozen egunetan.