Irati Irratia

Irailaren 14an ospatuko da Agoitzeko Mendi Lasterketaren 9.edizioa


Listen Later

Kanpondoaren baitan sortutako lasterketa honek bere 9. edizioa biziko du datorren irailaren 14an Agoitzen. Nafarroako rankingerako ez ezik, aurten nobedade moduan Euskal Herriko Koparen baitan kokatu dute auzolanean eraikitzen den Agoizko Mendi Lasterketa. Pixkanaka-pixkanaka oihartzuna lortzen dabilen lasterkaldia dugu, zeinetan bi ibilbide izanen diren, laburra 10 kilometrotakoa eta luzea 22,5 kilometrotakoa. Izen ematea zabalik da eta bolondrese guztiak prest daude etortzen diren korrikalariei beharrezko laguntza eskaintzeko. Frogaren inguruan Oier Goñi antolatzailea izan dugu gaur gurean. Oierrek animatu gaitu datorren irailaren 14ean Agoitzera gerturatzera, giro paregabea izanen baita.

Izen ematea : Kronoak.com webgunean

Oier Goñi Irati Irratian

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Irati IrratiaBy